Berriak / Nobedadeak

Larunbat dibertigarriak Mendibilen

ARGITARATZAILEA 2018 / 05 / 08.
Sábados divertidos en Mendibil

Larunbat dibertigarriak Mendibilen

Larunbatero plan desberdinak familia osoarekin gozatzeko.

Larunbatetan, maiatzaren 12an, 19an eta 26an, 17:00etatik 18:00etara, ipuin-kontalariak, txotxongiloak, peluxeak eta pailazoak izango ditugu Mendibilen.

 

Larunbata, hilak 12 – IPUIN-KONTALARIA Ixabel Millet-en eskutik

Kutxa magiko bat balitz bezala, hitzak eta irudiak nahasiz, ipuinak ateratzen dira kamishibaitik eta bere ahotik…… Bazen behin…

 

Larunbata, hilak 19 – TXOTXONGILOAK ETA PELUXEAK Ixabel Millet-en eskutik

Animaliek hitz egiten zutenean. Animaliak haurren munduaren oso gertukoak dira, eta horien bidez ikasten dute etxeko txikiek euren sentimenduak ezagutzen.

Ligiren zubia. Ligi baserri batean bizi da eta zubi bat behar du. Lortuko al dute lamiek zubia amaitzea? Euskal mitologiaren istorio honen bidez Lamiekin batera zubi gainean ibiliko gara…

 

Larunbata, hilak 26 – PAILAZOAK Ixabel Millet-en eskutik

Salam kulturen arteko hurbiltasunari buruz hitz egiten duen istorio bat da, desberdintasunak alde batera utzi eta berdintasunak agerian jartzen dituena.

Fatima, Ali eta bere dromedarioa Mekara bidean galdu egin dira eta ustekabean zure hirira heldu dira.

Euren bisita aprobetxatuz Magrebeko arte herrikoiaren erakustaldi batekin gozaraziko gaituzte.

Egoera komiko eta burugabeen nahasketa baten baitan, ikusleak parte hartzera eta dibertitzera bultzatuko dituzte; halaber, Mila eta bat gauetako ipuinen giroarekin, usainekin eta magiarekin ametsaraziko dute publikoa.

Erlazionaturiko artxiboak

ITZULI