Lehen sorospenak ikasteko tailerrak
Mendibil merkataritza-guneak, bere erantzukizun sozial korporatiboaren baitan, biziak salbatzen ikasteko tailerrak eskainiko ditu.
Ba al zenekien bihotz-biriketako bizkortzeari (BBB) esker bihotz-hutsegite bat gainditzeko aukerak % 70ean handitzen direla?
Urtero bihotz-biriketako milaka geldialdi gertatzen dira, eta azkar jarduteak nabarmen handitzen ditu bizirik ateratzeko aukerak. Tamalez, jende gutxik daki egoera horietan nola jokatu behar den, nahiz eta aplikatu beharreko teknika erraza den eta ordu laurden baino gutxiagoan ikasten den.
Horregatik, Gurutze Gorriaren laguntzarekin, lehen sorospenak ikasteko tailerrak antolatu ditugu gure merkataritza-zentroan, pertsona batek bihotz-hutsegite bat izanez gero pertsona hori bizkortzeko modua ahalik eta jende gehienari erakusteko helburuarekin.
Tailerrak 18:00etatik 19:00etara egingo dira azaroaren 29an, abenduaren 13an eta urtarrilaren 10ean.
Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!