Noiztik: 24-01-2020 - 15-02-2020 arte
San Balentin egunean #mendibiling praktikatzeak saria dauka. Bi pertsonentzako afari bat eta zinemarako sarrerak zozketatuko ditugu!
Sustapen-ekintza hau 2020ko otsailaren 1etik 14ra (biak barne) Mendibil merkataritza-guneko establezimenduetan erosketak egiten dituzten bezeroei zuzenduta dago. Erosketak egin eta gero, sustapenaren funtzionamenduari jarraikiz, bi pertsonentzako afari bat eta zinemara joateko sarrerak eskuratzeko zozketa batean parte hartu ahal izango da.
Sustapenak irauten duen aldian Mendibil merkataritza-guneko edozein establezimendutan erosketak egiten dituzten pertsona guztiek (16 urtetik gorakoek) parte hartu ahalko dute sustapen honetan.
Bezeroak erregistratu egin beharko dira. Horretarako, parte hartzeko inprimakia bete beharko dute eta 20 euroko edo gehiagoko erosketa-tiket baten datuak sartu beharko dituzte merkataritza-gunearen webgunean: www.centrocomercialmendibil.com. Erosketa-tiket hori saria jasotzerako unean aurkeztu beharko da.
Tiket bakoitzarekin behin baino ezingo da parte hartu eta pertsona batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso.
Mendibil merkataritza-parkeko jabeen erkidegoko langileek ezin izango dute parte hartu, ezta merkataritza-gunean edo bertako establezimenduetan lan egin ohi duten langileek ere.
Zozketa otsailaren 17an egingo da. Ondoren, sarituari jakinaraziko zaio.
Saria jaso ahal izateko, irabazlea merkataritza-guneko gerentziaren bulegora joan beharko da, eta bertan webguneko erregistroan emandako datuak egiaztatu beharko ditu, erosketa-tiketa eta NANa aurkeztuz.
Irabazleari 40 euroko opari-txartel bat emango zaio, txartelean adierazitako ostalaritza-establezimenduetan erabili dezan (Ilcapo jatetxea, Virginia jatetxea eta Burger King); horrez gain, Ocine Mendibil zinemara joateko bi gonbidapen emango zaizkio. Opari-txartela eta zinemara joateko gonbidapenak 2020ko martxoaren 15ra arte erabili ahalko dira.
Amaia Thomen Pérez Misako [10-02-2020]